2024ko legebiltzarreko hauteskundeak: Euskal Mendia eremuko bigarren itzuliko eztabaida

2024-07-03

Legebiltzarreko hauteskudeetako lehen itzulirako azken emaitzetan 4. bozka eremuan Fronte Popular Berriko hautagaia, Iñaki Echaniz da lehena izan, bozken %38,01ekin. Bigarren postuan, eskuin muturreko Sylviane Lopez (RN) bozken %25,62ko emaitzarekin ateratzen da. Hirugarren postuan, Jean Lassallek bozken %18,05 ardietsi ditu. Eskuinean, Les Républicains alderdiaren aldean, Beñat Cachenaut Iholdiko auzapeza laugarren postuan agertzen da, bozken %15,5ekin, ez da bigarren itzulira pasako.

Pirinio Atlantikoetako 4. bozka eremuan hiru hautagai izanen dira uztailaren 7ko hauteskunde legegileen bigarren itzulirako. Iñaki Echaniz diputatu sozialista, Sylviane Lopez (RN), eta Jean Lassalle (Résistons!) diputatu ohia. Hautagai horien arteko eztabaida antolatu dute Oloroneko herriko etxetik uztailaren 3 huntan Radio Oloron, Mendililia, Radio Star, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza irratiek.