4G antena Ainhize-Monjolosen: herritarrak kontsultara deituak atzo

2022-07-25

Ainhize-Monjoloseko herriko kontseiluak 4G antena bat ezartzeari buruzko herri kontsulta antolatua zuen atzo. TDF konpainiak azken hilabeteotan herriko eta inguruko hainbat lur jabeengana joan ondoan, lur bat atxeman luke Landibarreko saretegietatik goragoxot, Ainizamendin.

Herritarren kontsulta horretarik atera dena: 172 biztanleetarik 60k bozkatu dute; 35ek alde, 25ek kontra. Herriko etxea TDF-ekin negoziatzen ari da zutabe horren ezartzeko beharrezko obrak TDF-k bere gain har ditzan. Herriko kontseiluak 5Ga herrian ezarria izan ez dadin luzapena galdegiteko xedea du.