Adinekoen zaintza lanetan euskarak duen garrantzia agerian emanen dute asteazken huntan Uztaritzen

2022-11-30

Adinekoen zaintza lanetan euskarak duen garrantzia agerian emanen dute gaur Uztaritzen. Ipar Euskal Herrian euskaldunen %28ak, 65 urtetik goiti ditu. Adinarekin osagarri arazoak ugaritzen baitira, euskaldun anitzendako baitezpadakoa da ama hizkuntzan artatuak izatea.

Hain xuzen, Maritxu Goienetxe ergoterapeutak haren tesian oinarriturik arta lekuetan euskarak duen garrantziaz mintzaldia eskainiko du Uztaritzeko IKAS zentroaren egoitzan, 19:00etan.