Ahatsa-Altzieta-Bazkazanek Zeinegi izendutako ezker pareta berria du

2023-07-19

Herriko etxe berria, eskolako jantokia eta hiru etxebizitza berritu ondoan, Ahatsako herriko etxeak ezker pareta berria du estreinatu. Arraberritze lanak 2021eko uztailean hasi ziren eraikinetik amiantoa kenduz eta joan den neguan bururatu. Panel voltaikoak ere gehitu dazkote herriko etxearen eraikinen autokontsumoaren segurtatzeko xedearekin.

1.260.000 euroko lana

“Kalitatezko ekipamendu modernoa eskaintzea zen gure nahia. Proiektu hunekin, bai inguruko kluben, federazioaren eta euskal pilota batzordearen behar berriei erantzuteko arrangura ginuen, bai eta Hergaraiko dinamikan laguntzeko”, gogoratu du Jean Paul Bidart auzapezak. 30 m-ko ezker pareta Zeinegi izendatu da. Izen hunek gibelean den mendia du adierazten.

Eraikinaren kostua 1.260.000 eurokoa izan da, herriko etxeak 750.000 eurotik gorako laguntza ardietsi ahal izan du. Ezker paretaz berriaz mintzatu gira herriko auzapezarekin.