Alaia dantza konpania eta Kalakan Baionako antzokian abenduaren 16an

2023-12-15

Arbonan eta Miarritzen aurkeztu ondoan, Alaia dantza konpainiaren "Mugak" ikusgarria larunbat honetan 21:00etan Baionako antzokian ikusgai izanen da. Oholtzan Argia konpainia eta Kalakan taldea. Gaualdiko etekinak, Bernat Etxepare lizeoari emanen dira.

Lekuak aitzinetik erreserbatzen ahal dira 06 22 62 59 63rat deituz edo helloasso.com webgunean eros daitezke edo lekuan berean. Alaia dantza taldeko Argia Doyanboure Hourcadekin xehetasunak.