Alain Pitxoia: "Lortu dut lan egin gabe sosa irabaztea, teknologia berriari esker: Blockchain. Goiz edo berant denok baliatu beharko duguna".

2024-03-18

Sortzez Eibartarra da Alain Pitxoia, Oztibarren laketu da azken bulta huntan. Larzabale Ezpeletenia aitzinetik pasatu den edonork ikusi du noizbait ere: beti ordenagailuari lotua, lan eta lan, nehork jakin gabe zertan ari den xuxen. Blockchain teknologiari loturikoa da bere lana, eta iduriz zenbait urteren buruan denak behartuak izanen gira horren baliatzea, xuxenean galdetu diogu zer den, ez baita hain sinplea.