Duela 8 urte Donapaleurat heldu zen Etorkinekin Diakite fundazioak bizitzen segitzen du. Elkarte horrek etorkinak laguntzeko xedea du, bi manera desberdineren bidez. Alde batetik, administratiboki lagunduz. Eta beste aldetik, aterpetxea eskainiz. 20 bat etorkin errezibitu ondotik, ez dute etorkinik errezibitzen momentu honetan, baina ekintzak segitzen dituzte. Adibidez ostiral honetan, Axut Konpainia eta Kitzikazank elkartearekin batera, Miñan artedrama etorraraztzen dute Donapaleuko Saint-Louis Zinema gelarat, astaldeko 8eterdietan. Frantxoa Fleury elkarteko kidearekin izan gira.
Erreserbak tokiak@axut.eus helbiderat.