Iturritik elkarteak Alduden erreka garbiketa bat antolatzen du. Hitzordua 10:00etan emana da.
Uda hurbiltzen ari zaukula, errekarat mainatzerat joaiten ainitz izanen ziztela segur. Segur ere, leku garbi batean bere zangoen trenpatzea goxoago dela, hondakinez betea den ur batean baino. Alta, Valérie Harignordokik kondatuko daukun bezala, gure errekek garbituak izaiteko behar haundia badute. Ziek ere erreka bazter zikinetaz aspertuak baldin bazizte, zendako ez Iturritik elkarteak Alduden antolatzen duen erreka garbiketarat hurbildu heldu den ibiakoitzean.