Duela urte bat, Aldudeko herrian aurkitzen den aterpetxe hunen kudeantza hartu zuen P.E.P 64 egiturak. Urtean zehar edozoini idekia balin bada, mendizale, eskola edo beste, udan opor zentro bilakatzen da, asteko egonaldiak antolatuz departamenduko 6 – 14 urteko haurrentzat. Aktibitateak lekuko eskaintzarekin osatzen ditu, hala nola zaldi, eskalada, arboletan ibilaldi, rafting, VTT, janariak ere badu bere lekua eta atelierrak proposatzen dituzte. Egonaldi horiek arrakasta dute, bainan orai langile gazteak dituzte eskas horien untsa eremaiteko, Isaballe Casassus P.E.P 64 egiturako zuzendaria