Herriko etxeko bilkura gelatik hasita, handitze-berritze lanak egin dituzte. Herriko komunak ezarri dituzte. Plazan oraino, 2016an Sanoki zinema gelan, orai kultur gela ere dena, soinu-irudi ekipamendu berria ezartzen ari dira. Hilerrian berriz, utziak ziren 30 leku ber-eskuratu dituzte. Postaren egoitza ere erosi du herriko etxeak, berritzeko obrak eginen ditu lekuan ; eta postarekin negoziatu ondotik, posta zerbitzua atxikiko. Esnaazuko elizako obrak ere hasiak dira. Denetaz pundua egin dugu Martin Suquilbide Aldudeko auzapezarekin