Urriaren 10etik 13rat AIBA elkartea antolatzaile Aldudeko ibarrak bere ateak idekitzen ditu. Ostegunean Alfaro ostatuan zuzenezko eztabaida gaualdiarekin abiatu da 16. edizioa “Eskuz esku bakartasuna baztertu” gaiari lotua. Usaian bezala, milako bat herritar dituen ibarretik 250 ariko dira laguntzaile lanetan. Usaian bezala feira, merkatua, lehiaketak, erakusketak, ikusgarriak egitarauan.