Amikuzeko hautetsiak bildu dira berriki, lurraldeko ekonomia da aurkeztua izan

2020-12-08

Amikuzeko hautetsiak bildu dira berriki. Aldi huntan ekonomia da aurkeztua izan dena, 4 ardatz lantzen dituzte, laborantza, turismoa, industria, eta goi mailako ikasketak. Horrez gain azpimarratua izan da Amikuzeko lurraldearen indarra, lur eremu franko ukaitea. Turismoari dagokionez Donapaleuko herriak egindako proposamena onartu dute, herri elkargoaren gunea aldatzea eta bideaken instalatzea. Bukatzeko proiektu guziak bide onean doaz eta osagarri etxearentzat 200 000€-ko diru laguntza jaso dute eskualdetik. Eric Narbaitz Jauregirekin mintzatu gira.