Amikuzetik Portugalerat edo Belgikarat, Bordalen bukatuz, gure buxoinek biziak salbatzen ahal dituzte

2025-03-24

Gure buxoinak emanez, biziak salbatzen ahal ditugu. Lukuzeko herrian bi ontzi berri topatzen ahal dituzue hilabete honetatik. Barnean, norberak bere buxoinak ezartzen ahal ditu. Herriko etxeak bildu ondotik, sailkatuak izanen dira Portugalerat eta Belgikarat igorriak, diruaren biltzeko minbizien kontrako tratamenduak atxemaiteko ikerketen fintzatzeko. 2006tik, Bordaleko 400 medikuk dute ikerketa aitzinarazten buxoinen bidez bildua den diruari esker. Antoinette Dupic antolatzailea eta Sylvain Aincy Lukuzeko hautetsiarekin egon gira.