Aner Euzkitze: "Denok modu amateurrean eta jolasean hasi ginen, horri segika ariko naiz musikari gisa ere. Gauza berri, berezi eta arraroak probatzeko beti prest naiz".

2024-03-28

Martxoaren 29an Larzabale Ezpeletenean Azken afaria izeneko bertso afarian parte hartu du Aner Euzkitzek piano-jole gisa. Alta, musikari gisa baino, bertsolari gisa ezagunagoa da Euzkitze.