Antzerkilari berriak Donapaleuko libertimenduan

2025-01-21

Amikuztarrak haien libertimendua prestatzen ari dira. Donapaleuko Santibate otsailaren lehenean iraganen da, eta libertimendua otsailaren 16an. Usaian bezala, bertsoak, dantzak eta antzerkia aurkeztuko dituzte gazteek. Alta, fama baldin badu Donapaleuko libertimenduak, usaian baino jende guttiok parte hartzen dute, hots 7 antzerkilari izanen dira plazaren erdian. Ibiakoitzean haien errepikarat joan gira, eta antzerkian ari diren Naia eta Argitxu Arburuarekin antzerkiaz solastatu gira, eta dantzaz Xabina Ergi dantzariarekin.