Araizko Zaporeak elkarteak antolaturik igande huntan Gaintzan kablearen eguna ospatuko dute. Laborarien lana errexteko kablea baliatzen zen menditik belarra jausteko, denboran 49 kablez dena saretua zelarik. Orain duela 40 urte izan zen azkeneko kablea ibili zela.
Igandeko besta 11:00etan hasiko da aurkezpenarekin Gaintzako plazan. 12:00tan ekitaldia Zezalainen buxiak eginen dira eta kablearen bidez igorriko. 13:00etan pintxo eta edariak. 14:30etan bazkari herrikoia.
Araizko ibarrerat joan gira.