Arbotiko Chortaya jatetxeak jabe berriak baditu guttitik. Duela bost hilabete Bretainiatik jin ziren Nathaliek eta bere senarrak haien lana utzi zuten herriko ostatu jatetxea berriz hartzeko. Nahiz eta lehen aldikotz arlo honetan lan egin, biak motibatuak dira komertzio hori biziarazteko, konzientzia ukanez herriko komertzio bakarra dela. Nathalie Chamiot-Poncet-k bere jatetxea deskubriarazten digu.