Azterketak Euskaraz pasatzeko aldarriarekin elkarretaratzea Donibane Garaziko Zitadela ikastetxearen aitzinean

2022-07-01

Brebetako azterketak atzo abiaturik Frantseseko eta Matematiketako probekin, egun Historia-Geografiakoak eta Zientzietakoak pasatu dira. Errektoretzak zientziak euskaraz pasatzeko baimena ukaturik, behin eta berriz Seaskako ikasleek euskaraz pasatzea erabaki dute. Arratsalde huntan Donibane Garaziko Zitadela ikastetxearen aitzinean elkarretaratzea egin da.

Asteartean, Seaskak elkarretaratzeak deitu ditu zuzenketak eginen diren zentroen aitzinean. Donibane Garaziko ikastetxean izanen diren zuzentzaile ofizialak karrikara aterako dira 11:30tan, Zientzietako azterketak euskaraz zuzentzea debekatzen zaielako. Uztailaren 12an, Euskal Elkargoaren egoitzan Zientzietako azterketen noten banaketa eginen da.