Baigorriko LAIA xokolategiaren kudeantza hartu du berriki, Eric Ithurralde Bunuztarrak

2019-12-11

Xuxen erraiteko, aferaren % 75 –a hartu du eta gainerateko 25-ak , Olivier Cazenave, enpresaren sortzailearen eskutan gelditzen dira. Aspaldian elgar ezagutzen dute biek. Jakin xokolatean experientzia haundia bazuela jadanik Eric Ithurralde-k , 25 urtez ari izan baita sail hortan , Oloroneko Lindt lantegian lehenik eta Baionako « Ateliers du chocolat » enpresan ondotik .  Entzuten dugu