Bidarraiko Olha zubiko arraberritze lanak aitzina doatzi

2021-04-26

Azaro erditsutan hasi dira Bidarraiko Olha zubiko lanak. Badu 40 urte pasa herritarrek arraberritze lan horiek itxoiten zituztela. Erran behar da zubia estatu txarrean zela eta arriskutsua. Lanak egiteko bitartean, zubi hertsi bat ezarria izan da autoek banaka pasatzeko gisan, Itsasutik itzulia egin ordez.

Bide departamentala izanki, Departamentuak finantzatu ditu milioi bat eta berrehun mila euroko lanak. Lanak maiatz erditsuko bukatuak izanen dira Jean Mixel Antxordoki Bidarraiko auzapezak xehetasunak eman dauzkigu.