« Binaka » ! Hola deitzen da Baigorrin ideki den jatetxea

2019-02-05

« Binaka »  ostatu hau ideki da orai arte « Sarguzenia » deitzen ginuen tokian. Milan eta William deitzen diren bi sukaldari gazteek ideki dute. Milan eta William-ek idaia dute egun guziz idekitzea , langileendako apairuen egitea ere, karta hiru hilabeteetarik aldatzea. Baigorriko Binaka jatetxe berria elizatik hurbil aurkitzen da, lehengo San Josep eskolaren tokian, Bankakalderat doan karrikaren bazterrean