Duela zonbait hilabete, ostatuko Maialen Karrikondok nahi zuen trikotatzen ikasi. Hiruzpalau jende motibatu eta hasi ziren asteart arratsetan biltzen, trikotatzen ikasteko. Gaur egun taldeak oraino irauten du eta hortarako interesatua den orori ideki nahi dute. Jakinez gainera Oztibarren badela ahuntz angora hazle bat, lena ekoizten duena.
Zuek ere interesatuak balin bazirezte, jakin Ezpeleteniako trikotatzaileen taldeak materiala prestatzen ahal duela ikusteko aktibitatea gustukoa duzuen edo ez. Zuen lenarekin joaiten ahal zirezte. Edo han berean erosten ahalko duzue.
Eta bestalde jakin ere jadanik biltzen den taldean euskaldun berriak badirela, eta trikotatzen ikasteaz gain, manera biziki goxoa dela ere euskaraz mintzatzeko.
Beraz intersatuek deitu larzabaleko ezpeletenia ostaturat : 05 59 37 81 91.