Donazaharreko indusketetan parte hartzeko izen-emate epea bihar bukatuko da!

2024-05-29

Ekainaren azken astean arkeologia deskubritu nahi duenak izanen du parada ezin hobea: Donazaharreko herriko etxeak eta Aranzadi zientzia elkarteak antolatu baitituzte indusketak aste batez. Denei irekia bada ere, izena eman behar da eta preseski, aste honetan bukatzen da epea.

Aranzadi Zientzia Elkarteko Oihane Mendizabal eta Mikel Edeso jin zaizkigu xehetasunen ematera.

Izena emateko HEMEN saka.