Donibane Garazi ondare herri ohargarri izaiteko perimetroa finkatu da

05/13/2022

Iaz hasi ziren Donibane Garazi, ondare herri ohargarri izaiteko desmartxetan. Aste huntan herritarrekin bildu dira aurkezteko zertan diren eta elgar trukatzeko.

Perimetroa finkatu dute baina jadanik herriak zituen ondare historiko guziekin ez da aldaketa handirik izanen baizik eta gauzak argitu dira. Pundu beltza, herria zeharkatzen duen departamentala. Neguan 11 000 ibilgailu pasten dira eta horien artean 600 pizu handikoak, udan bikoizten dena. Marie Claire Urruty hautetsiarekin mintzatu gira.