Elodie Endrimons-ek arropa garbitegi bat ireki du Donapaleun

2021-02-03

Elodie Endrimons-ek arropa garbitegi bat ireki du Donapaleun, Garruzeko bidean. Bazen hamar bat urte Amikuzen holako zerbitzurik ez zela. Produktu ekologikoak baliatzen ditu. Garai huntan maskak urririk garbitzen ditu. Astelehenetik larunbatera irekia da ezik asteazkenetan.