Aurten ere antolatu dute 49 garren Essor Basque pirripitalarien kurtsa : otsailaren 3tik hamekara. Bokalen hasi eta Maulen bukatuko da.
Baxenafarroako itzulia otsailaren 9an eginen dute: Donapaleun has eta buka.
Berritasunak aipatu dizkigu Pettan Aizager Donapaleuko hautetsiak : Bideak kulturgunearen parerat helduko da lasterketa eta pirripitalariak bi aldiz pasako dira helmugatik.
110 kilometroko itzuliak lau lepo izanen ditu. Bukaeran, Gerrazagako patar xutetik pasako dira, 15 kilometroko zirkuitua gehitu baitute.
Arratsalde honetan abiatu dute AMikuzeko itzulia.