Gilen Oyhamburu bertsolari berria deskubrituko dugu asteburu honetan

2024-12-12

Aste hondar honetan bertsolari berriek haien sartzea eginen dute Barnekaldeko bertsolaritzan, Haizea Dator bertso saioaren kari. Pagolako Auzteia Ostatuan iraganen den saioak parada emanen digu 6 bertsolari ezagun zein hasiberri behatzeko. Atsaldeko 7etatik goiti Nahia eta Goizane Etxeberri-Lopepe otzibartarrak, Joanes Etxebarria eta Leina Alkhat Larrandaburu xiberotarrak eta Pettan Prebende eta Gilen Oyhamburu amikuztarrak bertsotan arituko dira. Batzuentzat ez baldin badira lehen urratsak izanen eszenaren gainean, 13 urteko Gilen Oyhamburuk lehen aldikotz publikoaren aitzinean bertsoak botako ditu. Alabaina, erran behar da eszenak ongi ezagutzen dituela Haur Kantu Txapelketa jadanik irabazi baituela berak idatzi duen kantu batekin. Gileni mikroa luzatu dio Charlotte Etxeberrik lehen saio hori eta bere ibilbidea aipatzeko.