Gizonen osasunaz mintzatzeko hilabetea azaroan

2024-11-27

Urria bularretako minbiziaren hilabetea baldin bada, azaroa gizonen osasunarena da. Urtero hilabete osoan, gizonen minbizia ohizkoena den prostatako minbizia, testikuluetako minbizia, suizidioa eta osasun mentala agerian ezarriak dira, elkarrizketa idekitzeko usu ixilik egoiten diren gai horiei buruz, adibidez “Movember” iniziatibarekin. Ikerketen arabera, gizonek guttio zaintzen dute haien osasuna, eta usu haien osasuna eta eritasunak aipatzea tabu bat egoiten da. Helburua da gizonen hitza askatzea, eritasunak goizago detektatuak eta azken finean hobeki sendatuak izan daitezen. Donapaleuko merkatura joan gira, jakiteko mutikoek zer jakiten duten eritasun horiei buruz, eta haien iritziak biltzeko.