Herri Uzta festibala urriaren 6tik 9rat Miarritzen eta Arrangoitzen

2022-10-03

Herri Uzta festibalaren 10. edizioa urriaren 6tik 9rat eginen da. Aurten Koldo Zabala omenduko dute "zabaltzen" ikusgarriarekin besteak beste, Oldarra, Arroka, Hats Berri, Miarretzeko Jauziak eta Amalabak elkarteen laguntzarekin.

Koldo Zabala 1935eko abenduaren 21ean sortu zen Getxon. 1936ko gerra zibiletik ihesi, Miarritzera jin zen familiarekin, bigarren mundu-gerraren hasieran. Oldarra taldeko dantzaria 1947tik, Koldok dantzari klasikoa izatea erabaki zuen 1953an, eta Parisen trebatuko da. 1982ra arte Oldarra dantza taldearen zuzendari artistikoa izan zen. Egitarauan hitzaldi, ikusgarri, kontzertu. Herri Soinu elkarteko Thomas Briaxisek xehetasunak eman dauzkigu. Egitarau osoa herrisoinu.eus webgunean.