ILUMA taldeak “Iluma II” disko berria plazaratzen du

2024-02-01

ILUMA taldeak ILUMA II, bigarren diskoa plazaratzen du rock eta pop doinuez osaturik.

2017an bikotean hasi ziren Miren Eiherabide eta Johanna Hirigoyen eta Euskal Kantu txapelketan saritua izan. Hortarik fite txertatu ziren lagun musikariak, gau egun 5 dira: Miren Eyherabide gitarran eta kantuz, Johanna Hirigoyen pianoan eta kantuz, Arnaud Gachen baterian, Joakin Ara gitarra apalan eta Peio Dufau gitarran. 2021ean, ILUMAk bere lehen diskoa atera zuen, 10 kanturekin, "Iluma" izenburupean.


Orain taldea bigarren diskoarekin heldu zauku, ILUMA II, hunen aurkezpena otsailaren 2an zuzenean Korrika kulturalaren kari Ortzaizeko Asteburua jatetxean. Otsailaren 16an Hiriburun entzungai izanen dira eta 29an modu akustikoan Baionako Luna Negran. Diskoa iluma.eus webgunean erosten ahal da.