Irisarriko Autolan Garajeak ere erabaki du euskaraldian arigune gisa izena ematea

2020-11-24

Irisarriko Autolan Garajeak ere erabaki du euskaraldian arigune gisa izena ematea. Irisarriko beste 22 enpresa edo elkarteekin, euskararen erabilpena bultzatzen saiatuko dira garajeko lankideak. Horri esker ere, bezeroek jakinen dute arigune batera joanen direla horien autoen konpontzera; euskaraz aritzeko gune batera. Beñat Duhalde, Autolan Garajeko nagusia entzungai.