Hainbat astez hetsia izan ondotik, berriki zabaldu ditu bortak berriz ere Irisarriko Gure Doia trinkete-ostatu ezagunak. Gainera, hainbat berritasunekin heldu dira. Aldaketen berri ukaiteko eta ostatu berezi horren historia ezagutzeko, Anita eta Xexil Duhalde ama-alabekin elkartu gira.