Jean Baptiste Etxarren idazle Garaztarra zenaren "Un passé toujours présent" liburu autobiografikoa argitaratu berri da

2021-02-15

Badu urte bat Jean-Baptiste Etxarren Lohigorri idazle garaztarra zendu zela. Haurtzaroko eta gaztaroko oroitzapenak biltzen dituen liburua bukatzen ari zen. Urte bat berantago liburua argitaratzen da egileak asmatu izenburu horrekin: “Un passé toujours présent”. Idazlearen alaba den Marie-Esther Etxarrenekin, elkar argitaletxeko Peio Etxeverry-Ainchartekin eta Uharte Garaziko bai eta Donibane Garaziko auzapezekin mintzatu gira.