Larrazkena hor dugu, eta onddoketariak hasiak dira bazterren miatzen

2018-10-05

Heldu den igandean iraganen da Donibane Garazin 4 garren onddoaren eguna, Papuna elkarteak antolaturik. Goizeko 8 etan ibiladi bat eginen da mendian onddoen biltzeko eta goiz hundarrean Donibaneko merkatu estalian erakutsiak izanen dira. Landesetarik etorri berezitu batzuek onddo guziak izendatuko dituzte, jateko on diren edo pozoina duten esplikatuz. Koxe Larre antolatzailearekin xehetasunak