Maika Lapouble, Urepele Amerikanoinia interpretazio zentroko animatzaile berria

2025-04-08

Bere misio nagusietan da beraz Amerikanoinia interpretazio zentroa bizi araztea, bisita gidatuak eginez, zentroan berean bainan ere herriaren bisita, jendeak eta  eskolak errezebituz, harremana atxiki kultur eragile desberdinekin, leku hori beti garatzeko xedez.

Gauza interesant ainitz ikusten ahal direla Amerikanoinian, bertsularitzaz, kintoaz, laborantxaz, mendiko biziaz, argazki, soinu edo bideo bidez. Eta Jakin bestalde egitarau kultural bat plantan ezarria dela ere lekuan : hilabete guziez film proiekzio, eztabaida, liburu aurkezpen eta beste egiten dela. Ondoko hitz ordua maiatzean izanen de “la fuga” deitutakoarekin. Hau da gerla zibil garaiko gertakari baten orroitzapenez egiten den ekitaldia ;  Iruña ondoan atxilotuak ziren 1000 anti frankisten ihesaldia da “la fuga” ; ihes egin zuten 3 iparraldera jin ziren, eta bat Urepelera. Ihesaldi hunen erakusketa eta ospakizuna eginen da, baita lasterketa bat Esklaba-Urepele herrien artean maiatzaren 17an.

Arte hortan Amerikanoinia bisitatzen ahal duzue arratsaldez, asteartetik ostiralera. Sartzea kitorik delarik.