Mapa zaharren gaineko solasa, gaur Baigorrin.

2024-05-29

Bixente Hirigarai historialariak mintzaldia ematekoa du bihar arratsean Baigorrin Napoleonen garaiko mapa baten gainean mintzatuko da. Bilketak eta Mehakak mapen gaineko erakusketa antolatua dute, eta karia horretara du mintzaldia emanen, Manu Inarra eta Xarles Bidegainekin batean. Bakoitzak mapa bat du hautatu eta hartaz da mintzatuko. Hirigarairi galdetu diogu zein duen hautatu eta zerendako.