Arnaud Labat medikua da Baigorrin. Bera instalatu zelarik, mediku eskas handia bazen, baina geroztik, harekin beste mediku batzuk ere plantatu dira. Eriak osagarri etxean errezibitzeaz gain, etxeetarat ere doazte.
Jakin ere txertatze zentroa Donibane Garazin kokatua dela. Mementoan ez da hitzordurik hartzen ahal Doctolib bitartez, baina laster idekitzekoa dituzte hitzordu berri batzuk. Preseski, iaz pandemia agertu zenean nola antolatu ziren galdegin diogu Arnaud Labatekin.