Milaka euskaldun Australiarat joan ziren garai hura...

2024-04-12

Hain emigrazioaren ezaguna ez den gaineko erakusketa ikusgai da Donapaleuko Bideak gunean: euskaldunak Australiarat trumilka joan baitziren. Ez baziren ere Ameriketarat joan zirenak bezainbeste izan, hala ere, anitz izan ziren. Bizkaitik sustut, baina Euskal Herri osotik. Gaia ikertu du Esther Kortak eta hortaz solastuko da sarri Bideak guneko auditoriumean, 18:30etan. Beha dezagun nola laburtu duen gaia.
Esther Kortaren mintzaldia, beraz, sarri 18:30etan Bideak guneko auditoriumean. Erakusketa apirilaren 25a arte ikusgai izanen da.