Nafar Gazte, Garazi-Baigorriko gazte pastoralgintzaren animazioaz okupatzen den elkarteak, diru biltze kanpaina bat abiatu du. Beste anitzek bezala pandemiaren ondorioak pairatu ditu eta egoera ekonomiko txarrean da. Urtero 20 bat gazteentzat animazioak antolatzen dituzte, otoitz denborak eta egonaldiak eta ildo beretik segitzeko, zuen beharra dute, Iñaki Erramuzpe Nafar gazte elkarteko langilearekin mintzatu gira.