Donapaleuko Hazkurri bankuaren janari banaketa bi aldiz astean iragaiten da, astearteetan eta ostiraletan. 12 laguntzaileri esker Amikuzeko 55 familiak laguntza errezibitzen dute haien senideak elikatzeko. Eta banaketa horiek egiazko hitzordu bat dira nola lagunduak diren jendeentzat, hala antolatzen duten laguntzaileentzat. Joan den ostiralean banaketarat joan ginen, eta laguntzaileen lana segitu dugu. Haiekin mintzatu gira, baita laguntza jasotzen duen emazte batekin ere.