Ostegunean Amikuzeko lurraldeko hautetsiak bildu dira, klima aipagai nagusia izan da. Ahate gripeaz Jean Louis Prebende Gabadiko auzapezak mozio baten hartzeko proposamenaren inguruan eztabaida sortu da.
Mozioa azaldu aitzin eztabaida izan da ea Amikuzeko lurraldeak bere konpetentzietatik kanpo diren gaietan bere iritzia eman behar duenez. 32 bozkazaleen artean 18 kontra agertu ziren, 11 alde eta 3k xuri bozkatu dute. Gabadiko auzapeza den Jean Louis Prebenderekin eta Eric Narbais Jaureguyrekin mintzatu gira.