Usaian bezala, sektoreko egitura guziak gomitatuak dira. Goiza aski berezia izanen da : ikusiz eskolan gazteetan zoin gutik osagarri saileko ofizioak hautatzen dituzten, Garazi-Baigorriko 3garreneko ikasle guziak gomitatu dituzte forora, profesionalen ezagutza egin dezaten, eta ikasketak nun egiten ahalko dituzten ere ikus dezaten, Goizean profesionaletaz gain arta munduko eskola desberdinak ere hor izanen baitira ;
Arratsaldeko 2tan, arta paliatiboaz, zedazioaz konferentzia bat izanen da.
Jakin egunean zehar entzumen test-ak egiten ahalko direla, kitorik eta deneri idekiak. Hitz ordua hartu behar da 05 59 49 15 23rat deituz. Eta profesionalentzat ere massage-ak izanen dira egun guzian.
Foroa goizeko 9tan hasiko da, eta 4tan bururatuko. Izan Baigorrikoa edo ez, interesatua den orori idekia da.
Xehetasunak hartu ditugu Foro hunen antolatzaile diren Christine Etxexuri elkarteko arduraduna, eta Oihana Bidart elkarteko psikologoarekin ; Bainan bi hitzez orroit arazteko lehenik “Etxean goxoki” elkartea da Baigorriko lurraldean adinekoekin ari den elkartea dela, egin ahala luzaz adinekoak beren etxean bizi ditezen. Hortarako elkarte huntan psikologo, dietetiziena, eta orai entzunen dugun Laura Cédarry ergoterapeuta aurkitzen dira :