Ostiral huntan bukatuko dira Garazi-Baigorriko AEK-aren izen emateak. Urte berri bat hasten du gau eskolak ikasle anitzekin pasatzeko asmoarekin. Iaz, 90 bat ikasle ziren, 5 irakaslerekin Garazi eta Baigorri artean. AEK-k espero du aurtengo neurriekin, egoera normalago batean pasako direla ikastaroak.
Neurri zorrotzik ez deno, ez da agiri sanitariorik galdeginen eta kurtsoak presentzialean izanen dira. Izena emateko, egunero Garazin gau eskolan: 10:00ak eta 13:00 artean eta 16:00ak eta 19:00ak artean. Maialen Errekart, Garazi-Baigorriko AEKren arduradunarekin mintzatu gira.