Ostiral huntan lehen lurreko eta itsasoko afaria Ziburuko plazan !

2023-07-21

Arraintzariak eta laborariak elkarturik, Ziburun gaualdi berezia izanen da. Idoki eta Pleine Mer elkartekoak hor izanen dira beren ekoizpenekin, eta merkatua egiteko paradaz gain, tokian berean jateko eta edateko ere izanen da, baita ere tanborrada, mutxikoak, patxi ta konpainia taldea. Argitasunak hartu ditugu Miren Harinordoki laborariarekin