Ostiralaren Aiziritzeko lur berriren egoitzan ardi saileko interprofesioaren biltzar nagusia iragan da

2020-10-20

Ostiralaren Aiziritzeko lur berriren egoitzan ardi saileko interprofesioaren biltzar nagusia iragan da. Interprofesionala hiru taldez osatua da: hazleak, industrialak eta kooperatibak. Esnearen produkzioa emendatu da aurten nahiz eta biltze eta laborarien heina apaldu den. Konfinamenduarekin zail horretan ere urte berezia izan da. Laborariak ez dira gelditu esne egitetik eta gasnategietan banatzetik. Industrialentzat konfinamendu denboran saltze apalak izan badira, udako salmenta azkarrekin oreka eta emaitza hobeak lortu dituzte.

Bestalde, aurten abiatua zuten inkesta bat berantarekin aitzina doana. Helburua interprofesionaleko 3 sailen itzulia egitea da ondoko 5,10 urtetan nola diren kontsumitzaile aldaketak aztertzeko, egokitzeko helburuarekin etab. Emaitzak 2021ean aurkeztuko dituzte. Beñat Saint Esteben kooperatiben bozeramaileak xehetasunak eman dauzkigu.