Badu bi urte Arberuako joaldunen taldea sortu dela ; dozena bat arberutar motibatu ziren joaldun izaiteko. Material aldetik, zerotik abiatu ziren, dena erosi behar. Hots ekitaldi desberdinen antolatzen hasi ziren sosa sar arazteko, eta gaur egun material gehiena erosia dute. Bainan zertan diren xuxen, puntua egin dugu Leire, Xabat, Ane eta Oihana-rekin