STREET ART eguna larunbat huntan Donapaleun !

2024-04-18

Egun  osoan karrikako artea aitzinean ezarriko da Donapaleuko Punpa deitu skate park delakoan, Donapaleuko herriko gazte kontseiluak antolatu egunean : grafitti handi bat eginen da 4 metra luze eta bi metra goratasunekoa ; BMX edo skate ikastaldiak ere profesional batzuekin kitorik izanen direnak ; musika animazioak eta egun osoan ere food truck bat jateko eta edatekoekin. Erran bezala herriko kontseilari gazteek dute animazio egun hori antolatu ; hortan dira Antton, Oihan, Jon, Amaiur eta Gilen. Joanden astean egin duten bikurarat izan gira