Urepele eta Zestoa, bertsolaritzak eta laborantzak senidatutako herriak

2023-11-27

Azaroaren 26an, senidetze ituna izenpetu dute Zestoa eta Urepeleko herriek Urepelen. Zortzi egun lehenago halaber egin zutelarik Zestoan. Zestoatik jin zen proposamena, bertsolaritzarekin zuten harremana kontutan hartuz, eta laborantzaren baloreen inguruko trukaketak egiteko xedez.

Urepeleko herriko etxearen aitzinean, banderola bat tiran, bi herrien armarriak eta Xalbadoren hitzak agerian “Hizkuntza da gorputza, herria bihotza”. Xole Aire eta Mikel Arregi auzapezek parezkatze hitzarmena irakurri eta izenpetu dute bi herrietako hainbat ordezkariren ondoan. Xalbador eta Uztapide gogora ekarri dira biek bat-bateko bertsoen tartean Alduden 1961ean kantatutako aldamioko bertso sorta ezagunarekin. Ekitaldia bururatzeko, soka-dantzak du plaza hartu. Bi herriek lili buketak eskaini dazkiotelaik elgarri.

Hainbat proiektu aitzin ikusi dituzte: pilota, dantza eta bertsolaritza ardatz dituzten trukaketak, Zestoan Urepeleko ekoizpenen merkatu bat egitea eta bi herrien arteko ibilbide seinaleztatu bat egitea. Udaberrian Urepele eguna ospatuko da Zestoan eta udazkenean berriz, Zestoa eguna Urepelen.