XILABA taldekako bertso txapelketa irailaren 22tik azaroaren 18rat

2023-09-21

Xiberoako, Lapurdiko eta Baxe Nafarroako bertsulariak lehiatuko dira irailaren 22tik azaroaren 18rat XILABA-n. Aurten, taldeka ariko dira. 39 parte hartzaile 9 ekipetan banatuak izanen dira. Txapelketa lehen aldikotz 2008an antolatu zen, bertsolariek bakarka parte-hartu zutelarik. 2018an eta 2019an taldekakoa plantan ezarri zen.

Ekipa bakoitzak bertso saio bat antolatu beharko du. 9 bertso saio antolatuko dira. Ekipak: Kakoiak, Hazparke, Muttikoak, 3 Kasko, Lizaieta, Eskukula, Ez Dok 5, Ipiñitzeko, eta Zizpa Txispa.

Saioak:

- Irailaren 22an, Ozazeko herriko gelan, 19:00etan.

- Irailaren 23an, Urruñako Berttolin, 19:00etan.

- Irailaren 29an, Saran, 19:30etan

- Irailaren 30ean, bertso afaria Amenduzen, Eiheran, 19:00etan.

- Urriaren 6an, Hendaiako Gaztetxean, 19:00etan.

- Urriaren 6an, Baionako Zizpa Gaztextean 19:00etan.  

- Urriaren 13an, Hazparneko Xuriatean, 19:30etan

- Urriaren 15ean Baionan 11:00etan.

Xehetasunak Bertsolarien Lagunak elkarteko Ortzi Idoaterekin.