Zinturak bizia salbatzen du autobusean ere

2019-11-18

Horren erakusteko herri elkargoako garraio sindikatuak kamioi bat iraultzen den autobus batekin ekarri du barnekaldeko kolegioetara.

Formatzaile batek zinturaren erabileraren inportantzia eta zinturarik gabe ibiltzearen ondorio larriak aipatu eta gero, esperientzia errealki egin dute gazteek ekarri tresneriarekin. 135€ isuna ukaiten ahal da zinturarik ez baduzute 2015 az geroztik behartua baita, haur eta helduentzat. Isunaz gain, zinturak bizia ere salbatzen ahal duela argi ukan behar da. Hemen entzungai Francis Jacobe formatzailea, Cyril Féré garraioen sindikatukoa eta Estibalitz erakaslea